Xedea eta ikuspegia - Observatorio empresarial

Nafarroako Enpresen Behatokiak erakundeei eta enpresei lagundu nahi die beren azterketa eta plangintza estrategikoa egiten eta emaitzetara bideratzen.

Xedeari eta ikuspegiari buruz hausnartzeko Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren helburuak hartu dira oinarritzat, baita hura osatzen duten S4 agenda eta “Next Generation” planak ere.  Horregatik, tresna dinamikoa eta eskalagarria izan beharko du.

Planteamendu horretarako ezinbestekoa da ongi aukeratzea zein diren jarduera-eremu edo azterketa-eremu zehatzak eta ezinbestekoa da, orobat, eragile ezberdinak lankidetzan aritzea, neurketaren azken emaitzak bidea eman dezan jakiteko ea inplikaturiko eragileen jarduna hobetzeko tarterik dagoen.

Xedea

Erreferentziazko tresna aitzindari bat garatzea Nafarroako enpresaren eta ekonomiaren bilakaera aztertu, alderatu, ebaluatu eta haren berri zabaltzeko.

Ikuspegia

Nafarroako Enpresen Behatokia Nafarroako enpresa eta erakundeen analisi eta plangintza estrategikorako erreferente bilakaraztea.

Pie de página

// ]]>